Auto elektrikoen alokairuko tarifak berritu ditu Ataungo Udalak
Ataungo Udalak otsaileko osoko bilkuran onartu zuen Sarecar alokairuko auto elektrikoen zerbitzu publikoaren erabilera arautzeko baldintza sorta. Helegite epea martxoaren 26an bukatu ondoren, behin betiko onartuta geratuko da araudia, datorren astean.
Batetik, alokairuko autoen zerbitzua erabiltzeko baldintzen arautegia onartu du udalbatzak. Bestetik, ibilgailu elektrikoen zerbitzua erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio zerrenda.
Alokatutako lehen bi orduetan 2 euro ordaindu behar da, orduko. Hiru, lau edo bost ordurako hartuz gero, 5 euro denera; sei ordu edo gehiago badira, 5 euro gehi kilometroko fakturazioa.