Urretxuren eta Nagaroteren arteko harremana 2008an hasi zen, eta gaur arte ez du etenik izan. Urretxuko Ilargi Beltza gobernuz kanpoko erakundea dago hartu eman honen oinarrian, eta bere bitartekaritzari esker, osasun arloan hainbat elkartasun proiektu gorpuztu dira bertan. Juan Gabriel Hernandez (Nagarote, Nikaragua, 1973) Nagaroteko alkatea da Fronte Sandinistaren izenean, eta bisita ofizialean da egun hauetan Euskal Herrian.
Gaur goizean aurkeztu dute Donostiako Elkar aretoan Igartza sarien XIV. edizioan beka jaso zuen Goiatz Labandibarren liburua. Hasiera batean Interrail izenburua eramatekoa bazen ere, Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak izena du gaur aurkeztu duten lanak. Aurkezpenean, Koldo Agirre Beasaingo alkatea, Goiatz Labanddibar, Aintzine Mendizabal Elkarreko kidea eta Joxe Begiristain CAFeko euskara teknikaria izan dira.
Zumarragako San Kristobal auzoan dago Ibaiondo zentroa. Delituren bat egin duten adin txikikoak hartzen dituzte bertan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dagoen maila horretako zentro bakarra da. Egun, 27 gazte daude bertan, epaileak ezarritako neurriak betetzen. Zentroa eta bere funtzionamendua barrutik ezagutzeko aukera izan du GoiBerri aldizkariak. Ostiraletik aurrera argitaratuko den 52. zenbakian irakurri ahal izango da erreportaje osoa. Hau da Gotzon Aranburu kazetariak bisitaldiko irudiekin egin duen bideoa.
Iñaki Beitia zumarragarraren omenezko mendi martxan iazko ibilbidea errepikatuko dute. Maiatzaren 19an izango da aurtengo Beitia mendi martxa. Iazko eguraldi txarra dela-eta, «partaideek ibilbideak eskaintzen dituen parajeak gozatu ezin izan» zutela diote antolatzaileek. Hori dela eta, aldaketa txikiak kenduta, iazko ibilbidea errepikatzea erabaki dute.