Iazko ibilbidea errepikatuz, maiatzaren 19an izango da Beitia
Iñaki Beitia zumarragarraren omenezko mendi martxan iazko ibilbidea errepikatuko dute. Maiatzaren 19an izango da aurtengo Beitia mendi martxa. Iazko eguraldi txarra dela-eta, «partaideek ibilbideak eskaintzen dituen parajeak gozatu ezin izan» zutela diote antolatzaileek. Hori dela eta, aldaketa txikiak kenduta, iazko ibilbidea errepikatzea erabaki dute.