Juan Gabriel Hernandez: «Nagarote da Urretxuren eta Euskal Herriaren ahotsa Latinoamerikan»
Urretxuren eta Nagaroteren arteko harremana 2008an hasi zen, eta gaur arte ez du etenik izan. Urretxuko Ilargi Beltza gobernuz kanpoko erakundea dago hartu eman honen oinarrian, eta bere bitartekaritzari esker, osasun arloan hainbat elkartasun proiektu gorpuztu dira bertan. Juan Gabriel Hernandez (Nagarote, Nikaragua, 1973) Nagaroteko alkatea da Fronte Sandinistaren izenean, eta bisita ofizialean da egun hauetan Euskal Herrian.