Lazkaoko kiroldegian 'ziklo-indoorra' egiteko aukera izango da gaur, doan
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegian barruko txirrindularitza edo ziklo-indoor ikastaroa indartu nahi dute. Hartarako, eta kide gehiago erakartzeko, ate irekien jardunaldia antolatu dute, gaurko. 14:30etik 15:30era edonork ibili ahalko du geldikako txirringetan, probatzeko. Astelehenean ere egin zuten beste saio ireki bat.