Olio dastaketa egingo dute gaur Txapel-Gorrin
Gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, olio dastaketa bat egingo da Txapel-Gorri elkartean. Eroskiren ekimenez egingo da dastaketa hori, eta hala nahi duen edozein bezerok parte har dezake. Olio on batek eduki behar dituen ezaugarri organoleptiko eta sentsorialak identifikatzen irakatsiko dute gaurko saioan.