Parot doktrinaren aurka elkarretaratzeak gaur
Goierriko hainbat herritan elkarretaratzeak egingo ditu ezker abertzaleak, gaur. 197/2006 erabakiaren edo Parot doktrinaren aurka egingo dira bilkurak, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiak aurkeztutako helegitea aztertuko duen egunean. Ataunen San Martin plazan elkartuko dira, 20:00etan, Herrirak deituta; udalak ere babestu du. Zaldibian 20:00etan da plazan.