San Benitoren ibilaldirako izena, gaur eta etzi
San Benito ikastolaren sorreraren 50. urteurreneko lehen ospakizuna apirilaren 14an izango da, ibilaldi neurtua. Bi ibilbide izango dira; luzea LH3tik gorakoentzat, eta motza LH2tik beherakoentzat. Gutxienez hiru laguneko eta gehienez bosteko taldeak osatu behar dira; 16 urtetik gorakoek ez dute kide bezala parte hartuko, laguntzaile gisa baizik. Izena emateko bi egun ezarri dituzte antolatzaileek, gaur eta etzi, ikastolan. Ibilbideetan kontrolak egongo dira, eta txartelak zigilatu beharko dituzte mendizale taldeek, baita galdera batzuei erantzun ere. Argazki lehiaketa ere antolatuko dute ibilbide luzeko ibiltarientzat.