XVI. Igartza bekako Goiatz Labandibarren liburua aurkeztu dute Donostian
Gaur goizean aurkeztu dute Donostiako Elkar aretoan Igartza sarien XIV. edizioan beka jaso zuen Goiatz Labandibarren liburua. Hasiera batean Interrail izenburua eramatekoa bazen ere, Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak izena du gaur aurkeztu duten lanak. Aurkezpenean, Koldo Agirre Beasaingo alkatea, Goiatz Labanddibar, Aintzine Mendizabal Elkarreko kidea eta Joxe Begiristain CAFeko euskara teknikaria izan dira.
Ane Arrieta
Goierri

Obra hau 12 ipuin indibidualetan banatuta dago. Hendaiatik hasi eta Europan barrena bidaiatzen du nobelan Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Nizan gertatzen diren ipuintxoak kontatuz. Leku ahuetako tren geltokiak esanguratsuak dira. Hiri batetik besterako bidaiak direnez, geltokiak dira abiapuntu eta helemuga. Eta geldialdi bakoitzean pertsonaia, gai eta sentimendu ezberdinez hitz egiten du, lehen pertsonan, hirugarren pertsonan eta baita elkarrizketa hutsez ere.
Beasainen ere egingo dute aurkezpena, gaur arratsaldeko 19:00etan Igartza jauregian. Beasaingo Udalak eta CAFek lagundutako sarien XIV. edizioan lortu zuen beka Labandibarrek, eta iazko beka, XV.a lortu zuen Danele Sarriugarte elgoibartarrak ere lanean diarduela azaldu dute gaurko Donostiako aurkezpenean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.