Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolako ikasleek lipdub-a egin dute
Ataungo Joxemiel Barandiaran ikastetxeko ikasleek, irakasleek eta gurasoek lipdub-a egin dute. Bertan ikastetxea erakusten die herritarrei, "eskola eta herria bat" direla irudikatuz. Maialen Lujanbiok eta Pirritx eta Porrotx pailazoek egindako Irri bat kanta hartu dute oinarri, eta ikasleek ere, irribarre handi bat irudikatzen dute bideoan bukaeran.