Bertsomoviedako publikoaren saria Oñatiko taldearentzat
Martxoaren 24an kendu zuten Bertsomoviedak bozkatzeko aukera, eta dagoeneko twitterren zabaldu den bezala, Oñatiko Gero pentzauku Produxions-ek sortutako Badator munizipala! bertsomovieak eraman du bozketa bidez ebatzi den saria. Azken unera arte Gabiriko gazteek aurkeztutako Benemeritoak bertsomoviearekin lehia estua izan du, baina, askogatik ez bada ere, Oñatiarrek jasoko dute 500 €ko saria. Gainerako lan sarituen berri Apirilaren hasierarako emango dituzte.
-
- Badator munizipala (962 boz)
- Benemeritoak (899 boz)
- 9 hilabete (660 boz)
- Gora kirola! (518 boz)
- Eskolan gaudenean (471 boz)
- Bizitzaren ikuspegiak (458 boz)
- Bihotz puntetan (313 boz)
- Bakardadean ezkutaturik (297 boz)
- 4A klasean (232 boz)
- Erregina (186 boz)