Bittor Oroz Azti-Tecnalia fundazioaren lehendakari izendatu dute
Azti-Tecnalia fundazioaren patronatuak Bittor Oroz ataundarra izendatu du erakundeko lehendakari, azkeneko bileran. Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Landa Garapenerako sailburuorde da Oroz. Azti-Tecnaliaren patronatuak 14 kide ditu, bost jaurlaritzaren ordezkariak eta bederatzi enpresa pribatuetakoak (Eroski, Iparlat, Hidronor, FCC Ambito, Cafés Fortaleza, Cárnicas Mirtoz, Conservas Garavilla, Salica, Anabac eta Bizkaiko Kofradia Federazioa).
Orozek, izendapenaren ondoren, nabarmendu du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren helburu berrietarako Azti-Tecnaliak “egokiera handia” duela, “espezializazio burutsuaren alde apustua egin duelako, nazioartekotzea bere lehiaren kontraste elementu bezala duelako, teknologia transferentziako arrakastaren kasua bezala aurrean jarri duen kudeaketa-modelo aurreratuagatik eta bere jarduerarekin sortzen duen eragin sozial eta ekonomikoagatik”.