Gailurrerantzeko pilotariak txapeldun Udaberri txapelketan
Zaldibiako Gailurrerantz elkarteko pilotari jubenilak Udaberri Txapelketako txapeldun dira, 2. mailan. Zegaman jokatutako finalean, Oria-Elizegik 22 eta 7 irabazi zieten Lasarteko Intza taldekoei. Hirugarren posturako lehian, nagusietan, Oria-Nazabalek itzulikoa 22 eta 9 irabazi die Igeldori, eta 3. bukatu dute.