Igandean Aberri Eguna dela eta, balkoietan ikurrina jartzeko deia egin du Beasaingo Udalak
Igandean, martxoak 31an Aberri Eguna izango da eta Beasainen, besete herri askotan bezala, “gure nazioaren berrespen baketsu eta kolektiboa ospatuko” dutela adierazi dute Udaletik. Zentzu honetan, Beasaingo Udalak, Aberri Egunarekin bat eginez, ikurrina jarriko du udaletxeko balkoian eta herritarrei dei berezia egin nahi diete, “bakoitzak bere etxeko balkoian ere Ikurrina jarri dezan”. Era berean, Udalbiltzaren adierazpenarekin bat egiten du Beasaingo Udalak. Atxikirik Udalbiltzako adierazpena:AberriEguna2013-Udalbiltza-eus