Itsasondon 148 fruta-arbola banatu dituzte
Itsasondoko Udalak 148 fruta-arbola landare banatu ditu, eskaintza herritarrei zabaldu eta eskaera egin duten 18 lagunen artean. Natur ingurunearen eta landa eremuaren kontserbaziorako Jaurlaritzaren plangintzan parte hartzen ari da Itsasondo, 2009tik. Murumendi aldean udalak dituen zenbait sailetan zuhaitz landaketak egin dira urte hauetan; iturriak eta mendi ibilbideak ere berreskuratu dituzte. Aurten, ekimen horiez gain, fruta-arbolak landatzea eta zaintzea indartu du, eta erantzuna ikusita, segitzeko asmotan da.