Leire Lopezen epaiketara joan dira besaindarrak, babesa ematera
Atzo egin zen Garikoitz Aspiazu Txeroki eta Leire Lopezen epaiketa Parisen. Epaiketara familiako eta lagunarteko 22 lagun joan ziren autobusez eta Parisen bertan beste lau lagun zeuden zain, bi presoei epaiketan babesa emateko. 13:30ean hasi zen epaiketak sei ordu iraun zituen. Epaile, fiskal eta defentsak hitzegin ostean, hasiera batean Lopezentzat eskatzen zen zazpi urteko kartzela zigorra, bost urtetara jaistea lortu zuen Xantiana Cachenaute abokatuak. Dagoeneko lau urte eta erdi daramatza beasaindarrak. Aspiazurentzat zortzi urteko kartzela zigorra eskatu zuten.
Bertan izan ziren adiskideen esanetan “indartsu” ikusi zituzten bi presoak eta “epaiketaren nahiko sentsazio onarekin” gelditu ziren. Lopezi “kasu egin eta bi musu ematen ere” utzi omen zieten.