Zumarragako Udalak 47.000 euro banatuko ditu euskara sustatzeko diru laguntzetan
Zumarragako Udalak kaleratu ditu Euskara eta Hezkuntza sailaren bitartez banatzen dituen diru laguntzak eskatzeko oinarriak. Euskara sustatzeko aurrekontua ez dute jaitsi, 47.000 euro emango dituzte euskara ikasteko, merkataritza irudia euskaratzeko eta eskola orduetatik kanpo euskara sustatzeko.