«Hunkigarria izan da Goierriko jendearen jarrera»
Etorrita bezala joan da, baina aurtengo Euskal Herriko Itzuliak bere arrastoa utzi du Goierrin. Eguraldiak ez du askorik lagundu, baina txirrindulariek ez ezik, zaleek ere eman dute erakustaldia. Nairo Quintana txirrindulari kolonbiarrak irabazi du itzulia, askorentzat ezustean. Sailkapen orokorrarekin batera, bezperako Richie Porteren garaipena eta larunbatean erlojupean Tony Martinek egindako lorpena geldituko dira itzuliaren historiarako idatzita. Baina 'historia txikian' bestelako irudirik ere geldituko da txirrindu zaleen gogoan; horietako bat, haize, euri eta elurrei aurre eginez, eskualdeko errepide bazterretan bildu ziren ehunka zaleena izango da, dudarik gabe.
- Argazki galeria:5. etapa (Eibar-Beasain)
- Argazki galeria:6. etapa (Beasain-Beasain)
- Aimar Zubeldia, Olaberrian gora
- Gorka Izagirre, Olaberrian gora
- Alberto Contador, Olaberrian
- Richie Porte, Olaberrian
- Samuel Sanchez, Olaberrian gora
- Amets Txurruka, Olaberrian
- Ion Izagirre, Olaberrian gora
- Porte eta Contador, Olaberrian
- Omar Fraile, Olaberrian gora
- Gorka Izagirre, helmugan
- Tropela helmugan sartzen
- Helmugan
- Tropela, Liernian gora
- Ion Izagirre, Liernian gora
- Lasterketaren burua, Liernian gora
- Txirrindulariak Beasaingo herrigunean
- Izagirre anaien peñakoak, Liernian
- Porte Beasaingo helmugan
- Ion Izagirre, Liernian gora