Elosegitik saihesbidera irteteko kalea itxi dute
Lazkaoko Udaltzaingoak atzo itxi zuen Elosegi kalearen eta saihesbidearen arteko kalea. Fraide komentu paretik errepide nagusira ezingo da irten; aldiz, herrirantz sar daiteke, noranzko bakarrean. Apirilaren 19ra arte itxita egongo da.