Kantakaren eta Bergarako Orfeoiaren kontzertua larunbatean Lazkaon
Lazkaoko Kantaka abesbatzak Bergarako Orfeoia gonbidatu du, eta bi koruek kantaldi bateratua egingo dute. Larunbatean da kontzertua, 20:00etan hasita, Lazkaoko San Migel elizan. Gero, otamena egingo dute, Maizpi elkartean.
Bi taldeek abestuko dute, baina egitarauaren mardulena Bergarako Orfeoiak osatuko du. Mozarten Requiema eta lau euskal pieza (Aunitz urtez, Maite, Saratarra eta Aita Gurea) kantatuko dituzte bergararrek. Kantakak, hasieran, bost pieza eskainiko ditu. Bukeran bi koruek A tu lado eta Maiteak galde egin zautan abestuko dituzte, batera.
Kantakakoak ekainean joango dira Bergarara, bisita itzultzera.