Legorretako txirrindulari proba maiatzera atzeratu dute
Bilkoin elkarteak antolatzen duen Legorretako Proba txirrindulari lasteketa hilabete atzeratu dute. Berez apirilaren 20an zen jokatzekoa 57. ekitaldia, baina egun horretan Ñañarri rallyesprinteko zirkuituak itxiko du txirrindularien ibilbidea. Maiatzaren 18an izango da, 16:00etan hasita. Junior mailakoen proba da. 88 kilometroko bidea izango dute, Abaltzisketa eta Altzo igota.