Bareakeko hamairu dendak desfilatuko dute larunbateko pasarelan
Larunbat arratsalderako desfilea antolatu du Beasaingo Bareak merkatari elkarteak. Igartza jauregian egingo da desfilea bi zatitan banatuta, jende gehiagok ikusi ahal izan dezan. Lehen zatia 18:00etatik 19:00etara izango da eta bigarrena 19:00etataik 20:00etara.
Mota askotariko produktuak jantziko dituzte modeloek: betaurrekoak, arropa, zapatak, … Lau modelo profesional ekarriko dituzte barruko arroparekin desfilatzeko eta herriko 15 neskatilek Pilar Andiarekin desfilatzen ikasi dute, larunbateko pasarelarako. Horiez gain, dozena erdi haurrk ere desfilatuko dute haurren jantziak erakusteko.
Pasarela ikusi ahal izateko gonbidapen-sarrerak ari dira banatzen Bareak elkarteko dendetan, baina, dohainik izango da.
Honako dendek parte hartuko dute desfilean:
ALZUARAN
ANDREAK JANTZIAK
ARANBURU OINETAKOAK
ARGI OPTIKA
ARTEKA
CORTES
ITAK
KUX KUX
LABORES OTEA
MERTZERIA MIRARI
NAGUSI OPTIKA
PÉRGOLA
XALO
ZURETZAT