Euskal Herri osoko 69 udalerrik osatzen dute UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Horien artean Goierriko sei herri daude: Altzaga, Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Itsasondo eta Zaldibia. Joan den martxoaren 16an egin zuen urteko batzarra UEMAk, eta Axier Mujika Aramako alkatea zuzendaritzako kide izaten jarraitzeko aukeratu zuten (bi urte daramatza zuzendaritzan). Bere ustez, UEMAk garrantzia handia du euskararen normalizazioan, eta «euskarak, biziko bada –erdarak bezala–, nagusi izango den lurgunea behar du». GoiBerri aldizkariak elkarrizketa egin dio, eta bihartik aurrera irakurri ahal izango da, osorik.
Goierri Urola Garaiko Udalen Elkargoko turismo sailak emandako datuen arabera, 2.000 bisitaritik gora hartu dituzte Zumarragako, Urretxuko, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko turismo guneetan. Horietatik, erdiaek baino gehiagok Zumarragako Antioko ermitari bisita egin diote. Oro har, iaz baino gehiago izan dira aurtengo Aste Santuko oporretan Goierri garaiak hartu dituen bisitariak.
Duela hamar urte itxi zuten Euskaldunon Egunkaria eta berehala hasi zuten Berria egunkariaren ibilbidea. Urteurren hau ospatzeko Berriak hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditu. Batetik, ostiral honetan hasiko den kultur bira egingo dute, Euskal Herri osoan zehar 32 ekitaldi eginaz.