Zaldibian lapurtutako furgoneta batean zihoazen hiru lagun atxilotu dituzte
Apirilaren 5ean Zaldibiako enpresa batean lapurtutako furgoneta Donostian atzeman zuen Ertzaintzak, astearte goizaldean. Barruan zihoazen lau pertsone, 22 eta 24 urte bitartekoak, Irungo Behobia auzoko garaje batzuetan beste lapurreta batzuk egin zituzten, herenegun, Segurtasun Sailak esan duenez. Errenterian ikusi zuten furgoneta ertzainek, eta barruan lau pertsona ezkutatzen. Gazteek ihes egin zuten autoan, Errenteriatik Donostiarako auzo bide batetik. Marrus bidean gerarazi zituen beste patruila batek, Donostian. Gidariak ihes egitea lortu zuen, eta beste hirurak atxilotu egin zituzten. Furgonetan, Opel Combo markakoa, bizikleta bat, Erdi Aroko aizkora apaingarri bat eta likore botilak zeuden, Ertzaintzak esan duenez gau hartan Behobian lapurtutakoak.
Zaldibian hilaren 5ean egin zuten lapurreta, enpresa batean. Horman zuloa eginda sartu ziren barrura. Furgonetaz gain, hainbat makina eraman zituzten.