Iñaki Petxarromanek hitzaldia egingo du Ordizian
Iñaki Petxarroman Lasarteko kazetariak orain hilabete gutxi kaleratu zuen Su haietatik, keu hauek liburua aitzakia hartuta, hitzaldia egingo du asteazkenean, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Hondakinak Kudeatzeko Plan Nagusiak 2012an hamar urte bete zituela eta plazaratu zuen liburua, eta azken urteetan errausteko plantaren inguruan sortu den ika-mika biltzen du.