Leire Lopez Paristik Madrila eraman dute
Leire Lopez euskal preso beasaindarra Paristik Madrila eraman zuten atzo Espainiako Polizia Nazionalek, Espainiako Audientzia Nazionalak hala eskatuta.
Joan den hilean izan zuen epaiketa Lopezek Parisen, eta bost urteko kartzela zigorrarekin amaitu zen epaiketa. Dagoeneko lau urte eta erdi daramatza beasaindarrak barruan.