Urretxu 2020 sozietate publikoan irregulartasunak atzeman dituzte
Urretxu 2020 sozietate publikoan irregulartasunak atzeman ditu udal gobernuak. 2013ko udal aurrekontuak onartzeko daudela, testuinguru hori baliatu dute Oihane Zabaleta alkateak eta Unai Badiola alkateordeak udaletxea bazkide den sozietate honen egungo egoera ekonomikoari buruzko datuak publiko egiteko. Aurkeztutako datuak 2011 eta 2012 urteei dagozkionak dira. Zabaletak aurreratu duenez, «sozietate publikoa porrot egoeran dago, Sarralde erosteko maileguaren interesek eta aholkularitza zerbitzuen gastuek eraginda».