Zegamarrak Realakin eta Beasaingo Elustondo laguntaldeak Madrilen izan dira asteburuan. Larunbatean hiria ikusi zuten eta igandean Rayo Vallecano eta Realaren arteko partida. Beasaindarrak eta zegamarrak oso gustura itzuli ziren etxera eta bi taldeetako zaleen arteko harreman ona azpimarratu dute.