Legorretako herrigunean autoak ondo aparkatzeko kontzientziazio kanpaina igandean bukatuko da. Martxoaren 25ean hasi zen, eta gaizki utzitako ibilgailuen ondoan kartelak ipini zituzten. «Arrakasta izan zuen, eta Aste Santuko bi asteetan herria txukun-txukun egon zen». Seinaleak kendu bezain laster, ordea, «lehengo egoerara» itzuli zen.

Igandeko festarako eta kontzientziazio kanpainarako deia egin duten herritarrak./Hitza
Bestetik, Beasainen udaltzain den Angel Sanz legorretarrak Legorretan oinezkoari lagunduz txostena aurkeztu dio udalari, eta han proposatutako irtenbide «samur batzuk» garatuko ditu.
Igandean, 12:00etan, patata torilla, sagardoa eta ardoa banatuko dute, plazan, tabernariek. 12:30ean, Autoak ondo aparkatu dioen mosaikoa osatuko dute, eta elizako kanpandorretik zintzilikatuko dute.

Gaizki utzitako autoen gidariak ohartarazteko kartelak, Legorretako kalean./Hitza