Urretxuko oposizioko alderdiek antzezlantzat jo dute udal gobernuak aste honetan Urretxu 2020 sozietate publikoaren aferaren inguruan egindako agerraldia. «Bilduk eta aurreko alkateak egindako kudeaketa ezin okerragotik ihes egiteko antzezlana» izan dela zehaztu dute. Izan ere, «Urretxu 2020 hiru urte baino ez dituen sozietatea izan arren, porrot egoeran dago, jada».
Goizean suhiltzaileek, ertzainek zein udaltzaingoek Aizpuru baserri azpian sutea zegoela esateko deiak jaso dituzte. Bertaratu egin dira guztiak, eta sutea Aizpuruko nagusiak sutea kontrolpean zuela ikusi dute, nahiz eta lagun bakarrak kontrolatzeko erre duen eremua handiegia izan den. Belarrak erretzeko baimena zuen baserritarrak. Baimen hauek ez dituzte egunero ematen, atzo, esate baterako, ezin zen belarrik erre mendietan. Zumarragako eta Urretxuko kaleetatik ikusi daiteke sutea, eta ikusgarria bada ere ez da inolako arriskurik egon.