Bizimodu ekologikoa eta osasungarria helburu, Ekobizi Azoka dago Ordizian
Herritar guztiei bioeraikuntzaren, energia berriztagarriaren eta kontsumo arduratsuaren inguruan dauden aukera ezberdinen gaineko informazioa zabaltzeko helburuarekin, Ekobizi Azoka egingo dute Ordizian hilaren 26an eta 27an udaleko Garapen Iraunkorreko delegaritzak antolatuta. Beti-Alai pilotalekuan Euskal Herri osotik etorritako 30 stand baino gehiago jarriko dituzte Iban Asenjo garapen iraunkorreko eta mugikurtasuneko zinegotziak jakinarazi duenez. Hainbat goierritar ere izango dira tartean. Etxe pasiboen eraikuntzan aritzen den Beasaingo Arkimo enpresa; pelet bidezko berokuntza sistemekin lan egiten duen Zeraingo Sugaar; aislamendua lantzen duten Ordiziako Zubizarreta enpresa eta eguzki energiekin aritzen den Ordiziako Goiener enpresa, hain justu ere.
2004tik dabil Ordiziako Udala garapen irakunkorraren alde lanean eta hainbat ekimen lantzen. «Horretarako beharrezkotzat jotzen dugu herritarra kontsumo iraunkorreko irizpideen inguruan informatu eta sentiberatzea», zioen atzo Asenjok.
2010ean egin zen Ekobizi Azokaren lehen edizioa. Hiru urteko etenaren ondoren, aurten egingo da bigarrena. «Aditu eta teknikarientzat bereziki interesgarria izango bada ere, herritar orori irekita egongo da», azaldu du Leire Garmendia Udaleko teknikariak.
Azokaren inguruan, gainera, hainbat hiltzaldi, tailer eta ekitaldi antolatu dituzte. Aipamen berezia egin nahi izan zuen Garmendiak apirilaren 27an, larunbata, Oianguko parkean egingo duten auzolanari. «Herritar guztiak animatu nahi ditugu bertako auzolanera», zioen. Hala, izena emateko epea ostiralean amaituko dela gogorarazi zuen.
Asteartean, bertan, Araba kaleko lorategian auzokonpostarako gunearen irekieera egin zuten. Bertan, Asenjo eta Garmendiak, Sasietako teknikari Enrike Enparantzarekin batera, ekimenera apuntatu diren hamaika familietako kideei gunea nola erabili behar duten azaldu zieten. Oraingoz bi konposta kaxa jarri dituzte, baina, behar izanez gero gehiago ere jarri litezke.
Mugikortasun plana
Gaur, bestalde, 19.00etan, Mugikortasun Planaren bigarren bilera egingo dute udaletxean, eta herritarrei bertaratzeko deia egin die Asenjok.
EGITARAUA:
Etzi, larunbata
- 17.00-20.00: Joskintza tailerra zaborrekin ,Tytti Thusberg disenatzailearekin. Gazte lokalean.
- 18.30: Elikadura ekologikoaren onurak mahai ingurua. Barrenako batzar aretoan.
- 17.00-21.00: Ekobizi Azoka Beti-Alai frontoian.
- 17.00: Azokaren irekiera eta haurrentzako hondakinen berrerabilpen tailerra.
- 18.00: Eguzki-sukalde batekin produktu ekologikoen prestaketa eta dastaketa Txaro Zapiain sukaldariarekin.
- 10.00-14.00/17.00-21.00: Ekobizi Azoka Beti-Alai frontoian.
- 11.00: Oiagun auzolana.
- 17.00-20.00: Zaborrekin Eskultura gazteen laguntzarekin eta Tytti Thusberg disenatzailearekin.
- 18.30: Bioeraikuntza, haize bolada berria mahai ingurua, Rafa Etxeberria geologoa, Wolfgang Berger arkitektoa, Josu Jauregi geobiologoa eta Ekaitz Uribe arkitektoarekin. Udaletxeko areto nagusian.