Erantzukizun politikoak eskatu dituzte Urretxu 2020 aferan
Urretxuko oposizioko alderdiek antzezlantzat jo dute udal gobernuak aste honetan Urretxu 2020 sozietate publikoaren aferaren inguruan egindako agerraldia. «Bilduk eta aurreko alkateak egindako kudeaketa ezin okerragotik ihes egiteko antzezlana» izan dela zehaztu dute. Izan ere, «Urretxu 2020 hiru urte baino ez dituen sozietatea izan arren, porrot egoeran dago, jada».