Espazioaren eraldaketa, ertzetik
Izaskun Alvarez Gainza artista donostiarraren Marjina, ezkutua, erakustea izeneko erakusketa ikusgai dago hilaren 5etik Barrena kultur etxean. Arte Ederretan doktorea, hiriguneak eta artea uztartzeko ikerketa lan baten egilea, eta asko dira azken urteetan taldeka nahiz bakarka osatu dituen bildumak. Gaur egun espazioaren itxuraldaketan murgilduta dabil, grabatuak eta instalazioak landuz –irudian–. Erakusketa hilaren 26a arte dago zabalik, astelehenetik larunbatera. i. gurrutxagA