Goruntz taldearen Dantzari Txiki eguna ospatuko dute igandean
Igandean Gabiriako Dantzari Txiki eguna ospatuko da. Aurten sei taldek parte hartuko dute: Idiazabalgo Axarik, Beasaingo Aurtzakak, Ordiziako Amets Bidek, Urretxu eta Zumarragako Irrintzik, Zarauzko Mollarrik eta Gabiriako Goruntzek.
11:30ean haurrei harrera egingo zaie. Ondoren, eguraldia lagun badute, herriari itzulia emango diote dantzan. Gaztetxoek Osinalde eta Erbie elkarteetan bazkalduko dute eta 16:30ean Modestorekin dantzaldia egingo dute. 250 lagun inguru elkartuko dira: 200 dantzari eta 50 musikari eta irakasle.
Ekitaldi hau ez da Udaberri Kulturalaren barne asteburu honetarako antolatu duten bakarra. Ostiralean, 22:00etan, Dhuna taldeak kontzertua emango du elizako saloian.