Sarasola eta Lasa bikain Munduko Kopako proban
Ordiziako Urpekoak taldeko Josu Sarasolak eta Iñaki Lasak emaitza bikaina lortu zuten joan den asteburuan Aix en Provencen (Frantzia) jokatu zen Munduko Kopako proban. Sarasola bigarren izan zen 400 metro eskafandran eta Lasa hirugarren proba berean. Taldeka seigarren postua lortu zuen OKEUk.