Zeferino Agirre segurarrak irabazi du Goierriko txapelketa
Goierriko 25. Bola Txapelketak larunbatean izan zuen azkena, Olaberriko udal bolatokian. Zazpi jardunaldi jokatu ondoren, Zeferino Agirre bolari segurarrak irabazi du. Sailkapeneko bigarrenak huts egin, eta hurrengoekiko aldea handituta jantzi du txapela Xepeiño Agirrek, 333 punturekin.
Bigarren haren iloba Martzelino Agirre geratu da (318), hirugarren Iban Aizpeolea zeraindarra (317), laugarren Patxi Arrondo zeraindarra (317), bosgarren Iñaki Maiz gabiriarra (316), seigarren Antonio Alustiza zeraindarra (309) eta zazpigarren Andoni Berasategi idiazabaldarra (308). Lehen zazpiek jaso dituzte sariak.
Gazteetan Joanes Agirrek irabazi du. Olaberrian, eguneko tiraldia Luis Aizpeolea zeraindarrak irabazi zuen, 48 birla botata. Xepeiño izan zen bigarren (48).