Murrizketak eta 'Wert legea' salatzeko elkarretaratzea egin dute Gainzuri ikastetxeko irakasleek
Urretxu-Zumarragako Gainzuri eskolako irakasleek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, LOMCEren (Wert legea) aurka protestatzeko. Dozenaka irakasle bildu dira ikastetxearen atarian, "Murrizketarik ez, LOMCErik ez" leloa zeramaten kartelak eskuan zituztela. Elkarretaratzea bukatzeko, okasiorako prestatutako bertso batzuk kantatu dituzte.