Urretxuk 8.122.439 euroko udal aurrekontua izango du 2013an. Horrela onartu dute ezohiko udal batzarrean Bilduren aldeko botoekin. EAJk eta H1!-ek kontrako botoa eman dute eta PSE-EE abstenitu egin da. Oihane Zabaleta Urretxuko alkateak azaldu duenez, «pertsonetan oinarritutako aurrekontuak» dira. Hauen bitartez, «dauden baliabideei etekinik handiena ateratzea, zerbitzuak mantentzea eta hobetzea, eta gastu arrunta kontrolatzea, arrazionalizatzea eta zaintzea» dira helburu nagusiak.
margin-bottom: 0.21cm; }Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira ikasleek gehien gustatu zaizkien liburuak aukeratu dituzte hauteskunde bidez
Urretxu-Zumarragako Gainzuri eskolako irakasleek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, LOMCEren (Wert legea) aurka protestatzeko. Dozenaka irakasle bildu dira ikastetxearen atarian, "Murrizketarik ez, LOMCErik ez" leloa zeramaten kartelak eskuan zituztela. Elkarretaratzea bukatzeko, okasiorako prestatutako bertso batzuk kantatu dituzte.