Alex Saldañak bere lehen liburua aurkeztuko du
Alex Saldaña Redondo (Ordizia, 1967) kazetariak Ni por todo el oro del mundo bere lehen liburua aurkeztuko du bihar Barrena kultur etxean, 12:00etan. Urteak daramatza Saldañak Ordiziatik kanpo, eta gaur egun Diari de Tarragona egunkariko zuzendariordea da. Aintzane Bolinaga EITBko kazetariak egingo ditu aurkezle lanak.