«Aralar denena da, eta batzuk gogoratu beharko lukete hori»
Jose Antonio Irastorza (Zaldibia, 1958) Altzagan bizi da eta Aralarko Mankomunitateko basozaina da 1985etik. Gaur egun, inoiz baino kezkatuago dago Aralarren eta Aralarkoen etorkizunaz. 32 urtez ari da Xaprerekin panderojole.
Aralar: artzainena, ganaduzaleena, mendizaleena…
Denena, eta batzuk gogoratu beharko lukete hori.
Panderoa jo duzun tokirik bitxiena.
Gehien hunkitu ninduena Parisko Euskal Etxean, 1986an.
Zaletasun bat.
Irratia, egunkariak… Informatuta egotea ezinbestekoa dut.
Liburu bat.
Jose Maria Jimeno Jurioren Navarra Historia del Euskera, irakurtzen ari naiz.
Musika talde bat.
Drindots eta Rolling Stones.
Abesti bat.
Xabier Leteren Ni naiz.
Kolore bat:
Birigarroaren arrautzarena.
Janari bat.
Marmitakoa, eta Segurakoa bada hobe.
Edari bat.
Basoan lanean jardun, eta inguruko iturriko ur freskoa.
Oporretarako leku bat.
Egipto.
Amets bat.
Nahi duen guztiak lan duin bat izatea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Emazteak haurdun zegoela esan zidan hura.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Igartza jauregian Aranzadi elkarteak eman zidana.
Gorroto duzuna.
Hainbat lekutan emakumeek bizi duten bazterketa.
Herriko alkate bazina…
Herritarrei entzun, eta bereziki udalean urte asko lanean diharduten langileei.