Eva Argiñano Donostiako ospitalean dago bihotzeko baten ondorioz
Eva Argiñano sukaldari beasaindarra Donostiako ospitalean dago bihotzeko baten ondorioz. Karlos Argiñanoren Bainet komunikazio enpresak azaldu duenez, atzo arratsaldean gaizki sentitzen hasi zenean eraman zuten ospitalera, eta orduz geroztik han dago AIGan. Ongi dagoela adierazi duten arren, ez dute bestelako azalpenik eman.