Lazkaoko pilota txapelketako finalaurrekoak bihar jokatuko dituzte
Lazkaoko II. Pilota Txapelketa azken txanpan da. San Prudentzio festetan izango da finala, eta finalistak izendatzeko bi partidak bihar, larunbata, jokatuko dituzte, plazako frontoian, 18:00etatik aurrera.
Batetik, Asier Alonso-Iñaki Garmendia bikoteak eta Mikel Intsausti-Ruben Kasado bikoak jokatuko dute finalerdi bat. Bestea, Iker Uharte-Karlos Oliveira eta Unai Bereziartu-Beñat Bereziartu bikoteen artean ebatziko da.