Lazkaoko Iturgaitzaga auzunean etxebizitzak eraikitzeko eta hiritartze lanak egiteko, Elosegi kaleko bi etxe zahar bota egin dituzte. Asteartean eraitsi zituzten 56 eta 58 zenbakidun etxeak, hiru solairukoak; goizean bat, eta arratsaldean bestea lurreratu zituen hondeamakinak. Bezperan alboko etxeordea suntsitu zuten. Denetariko salgaiak zituen denda bat egon zen behealde batean.

Elosegi 56 eta 58 etxeak, eraitsi aurretik, astelehenean./Aimar Maiz