‘Txikia’ oroitzeko ekitaldia gaur Itsasondon, 40 urtera
Eustakio Mendizabal Txikia irakasle, idazle eta ETAko militante ohia omenduko dute, gaur, Itsasondon. Espainiako Poliziak Algortan (Bizkaia) hil zuela 40 urte beteko dira bihar. Ekitaldia 19:30ean da, plazan, Egiari Zor elkarteak antolatuta. Bilkura egingo dute gero. 17:30ean Mertxe ipuin kontalaria ariko da, ludotekan. Erakusketa igandera arte egongo da, 18:00etatik 21:00etara.