«Urretxuarrak oinarri» izango ditu onartutako udal aurrekontuak
Urretxuk 8.122.439 euroko udal aurrekontua izango du 2013an. Horrela onartu dute ezohiko udal batzarrean Bilduren aldeko botoekin. EAJk eta H1!-ek kontrako botoa eman dute eta PSE-EE abstenitu egin da. Oihane Zabaleta Urretxuko alkateak azaldu duenez, «pertsonetan oinarritutako aurrekontuak» dira. Hauen bitartez, «dauden baliabideei etekinik handiena ateratzea, zerbitzuak mantentzea eta hobetzea, eta gastu arrunta kontrolatzea, arrazionalizatzea eta zaintzea» dira helburu nagusiak.