Zeraingo plaza, XX. mende hasieran. Aranzadi
Zeraingo plazara joanez gero, argazki hauetako eraikinetan ez litzateke aldaketa handirik nabarituko. Artea zuhaitza bertan dago zutik eta tente gaur egun ere.
Baina hiru argazkiek urteen iragana adierazten dute. Bizimodu aldaketa. Hiru argazkiak XX. mende erdialdekoak dira, Indalecio Ojangurenek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak ateratakoak.
Goitik hasi eta ezkerrekoan, plazan belarra zegoela ikus daiteke; oiloak eta oilaskoak bertan dabiltzala. Bigarrengoan, (1957) negurako egurra prest ageri da. Behekoan (1934), berriz, ur putzua ikus daiteke.