Goierriko txirrindulari ohiek bazkaria egin dute gaur Zumarragan
Goierriko txirrindulari ohiek bazkaria egin dute gaur Zumarragako Balentiña jatetxean. Sei urte dira, dagoeneko Agustin Aizpuru zumarragarrak hitzordu hau antolatzeko ardura hartu zuela. “Aspaldidanik genuen horrelako zerbait egiteko asmoa, eta jubilatu nintzenean hasi nintzen bazkaria antolatzen”. Aizpururekin batera, Segundo Parra, Antton Osinalde eta Santi Zabaleta ere aritu dira antolaketa lanetan. Ekimena “garai bateko lagun zaharrak elkartu eta pasatako garaiak gogora ekartzeko” helburuarekin antolatzen dute.













