Birziklapena bai, atez atekorik ez herri plataformako kideak, gaikako hondakin bilketarako sistema aukeratzeko antolatutako herri galdeketa “arrakastatsua” izaten ari da. Emandako azken datuen arabera 1.937 pertsona gerturatu dira, orain arte botoa ematera. Datu hau
atezateez.com web gunean berrituko dute berriz, gaur 20:00etan eta bihar 13:00etan. Bozketaren emaitzak, hala ere, ez dira bihar arratsaldera arte emango, hautestontziak itxita egongo baitira bihar 16:00ak bitartean. Hauteslekuak 20:00ak arte egongo dira irekita gaur, eta bihar 10:00etatik 16:00etara. Azken emaitza 20:00ak inguruan emango dute jakitera wen gunearen bitartez.
Izenik eman nahi izan ez duten herritarrei galdetuta, legazpiar gazte batek esan du “gaia gehiegi politizatu dela”, eta besteak beste hori izan dela botoa ematera joateko arrazoietako bat. Aipatu duenez, “atez atekoaren antzeko zerbait” ezagutzeko aukera izan du eta esperientzia ez zaio “ona” iruditu. Bosgarren edukiontzia, gainera, “komenigarriagoa eta txukunagoa” dela esan du.
Beste emakume bati ere, gaiak herria sortu duen eztabaida “gehiegizkoa” iruditzen zaio. Sortu den “zalaparta” ez konpondu izana “tristetzat” jo du. Honi ere, bosgarren edukiontzia atez atekoa baino “egokiagoa” iruditzen zaio.
Gazteen protesta
Goizean zehar Ernaiko gazteak udaletxe atzean elkartu dira gaur, herri galdeketaren inguruko parodia egiteko. Karpa bat muntatu dute plazan, “Ongi etorri EAJren zirkura” zioen kartel batekin.