Ereindako hazien arrastoan
Habanan euskal izenak dituzten zazpi kaleren inguruan zazpi dokumental egitea da Katarainen asmoa. Belaskoain izan zen lehena, eta Zulueta: azucar moreno bigarrena. Ordiziako Herri Antzokian emango dute gaur (20:30) bigarren hori. www.semillaseneltiempo.com webgunean ere eskura daiteke. Aurreko astean Hondarribiako (Gipuzkoa) Banako tabernan ikusi ahal izan ziren bi filmak.
Haren eragina zenbatekoa izan zen neurtzeko, esan, La Habanako kale bati haren izena jarri ziotela –gerora Agramonte izena jarri zioten, jauntxo horien aurka borroka egin zuen kubatar baten omenez–, baina oraindik ere, askok eta askok Zulueta deitzen diote kale horri. Eta aintzat hartzeko moduko beste datu bat: gaur gaurkoz Colon herriko Alava azukre findegian bizi diren 2.800 pertsonetatik %68 beltzak dira. Horietatik %25ak Zulueta du lehen abizena, eta %8ak biak.
Euskaldunen eragina aztertuz
Arlo Willek, Eduardo Marrerok, Javier Arzuagak, Felix Juliok, Cecilia Arrozarenak eta beste hainbatek urteak zeramatzaten Kuban hango historia ikertu eta euskaldunek lurralde urrun hartan izan zuten eragina aztertzen. Angel Gonzalez Katarain ordiziarra 2009an hasi zen haiekin lankidetzan, eta haiek esku artean zuten material guztia ikus-entzunezkoetan biltzeko Semillas en el tiempo ekoiztetxea sortu zuen. «Ikerketa historikoa lantzeko proiektu bat da, eta euskal kulturak Kuban eta munduko beste toki batzuetan izan zuen eragina ikus-entzunezkoen bidez berreskuratzea da helburua».
Siete calles de La Habana (Habanako zazpi kale) da proiektu orokor horren baitan argia ikusten ari direnetako bat. Habanan euskal izenak dituzten zazpi kaleren inguruan zazpi dokumental egitea da Katarainen asmoa. Belaskoain izan zen lehena, eta Zulueta: azucar moreno bigarrena. Ordiziako Herri Antzokian emango dute gaur (20:30) bigarren hori. www.semillaseneltiempo.com webgunean ere eskura daiteke. Aurreko astean Hondarribiako (Gipuzkoa) Banako tabernan ikusi ahal izan ziren bi filmak.
«Ilusioa egiten dit dokumentala Ordizian proiektatzea, proiektu honekiko interesa azaldu duen lehen herrietako bat izan baita». Katarainen esanetan, laguntzarik ez dute jaso proiektua garatzeko, eskatu ere ez dutelako egin. «Mediatikoki eragin gutxi duen lan bat egiten ari gara, baina balio historiko handikoa, batik bat izan dezakeen bilakaerarengatik. Urratsez urrats joango gara».













