Zumarragako Ospitalean aurkeztu duten programaren muina gizarte eragileen indarrak batzea da
Hedabideen deiak bata bestearen atzetik hartzen ari da bi asteotan Jon Ander Albisu (San Gregorio, Ataun, 1990). Gogaitu samar ere badago jada. «Baina seinale ona da hori», dio umil eta esker oneko. Elkarrizketara hitzordua baino bost minutu lehenago iritsi da, pilotan hasi zen Zelai frontoira. Igandean Lehen Mailako aurreneko finala jokatuko du, Binakako Txapelketakoa. Pablo Berasaluze aurrean lagun, Juan Martinez de Irujo eta Jose Javier Zabaleta aurkari. Aho bizarrik gabe san du: txapela nahi du. Finalaurreko joko bikainarekin, posible dela badaki.
'Biktimen (sa)mina, bizi berri baten sormina?' solasaldia izango da gaur, Lazkaon, Joxi Zabala zenaren arreba Pili Zabalaren eta Juan Mari Jauregi zenaren emazte Maixabel Lasaren eskutik. Hitzaldia Gerriko kultur elkartean izango da, 18:30ean, eta zuzenean ikusi ahal izango da goierri.hitza.eus webgunean, Berria Telebistaren bidez.
Habanan euskal izenak dituzten zazpi kaleren inguruan zazpi dokumental egitea da Katarainen asmoa. Belaskoain izan zen lehena, eta Zulueta: azucar moreno bigarrena. Ordiziako Herri Antzokian emango dute gaur (20:30) bigarren hori. www.semillaseneltiempo.com webgunean ere eskura daiteke. Aurreko astean Hondarribiako (Gipuzkoa) Banako tabernan ikusi ahal izan ziren bi filmak.